XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. KOBRE-ALEAZIOAK

Kobrea gizakia erabiltzen hasi zeneko lehenbiziko metaletarikoa da; naturan jatorrizko egoeran aurki baitzitekeen.

Egun, Iparramerika eta Brasilgo meatze batzuetan bakarrik dago jatorrizko egoeran.

Antzinako gizakiaren garapenaren aro batek kobre-aleazio baten izena du: Brontze Aroa, brontzea delarik.

Kobrearen ezaugarriak:

- Eroankortasun elektriko bikaina (eroaletan erabiltzen da)

- Bero-eroankortasun bikaina (bero-trukagailuak, galdarak)

- Korrosioarekiko erresistentzia ona (arkitektura-estalduretarako xaflak, saneamendu-hodiak)

- Metal gorrixka, distiratsua, itxura atseginekoa, oso harikorra, xaflakorra, zaila eta gogortasun txikikoa, forjagarria eta ijezgarria (berotan zein hotzetan).

Hornidura eta bitxigintzarako gauzak egiteko erabiltzen da.

Desabantailak:

- Oso garestia da; aluminioa, altzairua edo plastikoa baino garestiagoa.

- Dentsitate handikoa da,

- Erresistentzia mekaniko txikia du:

5.1. Kobre-aleazioen sailkapena eta izendapena

UNE 37-102-84 arauak honela sailkatzen ditu kobre-aleazioak:

C-0XXX Ama-aleazioak

C-1XXX Kobreak

C-10XX Galdaketarako kobreak

C-11XX Forjaketarako kobreak